ASTEKARIA

Astero klasean egiten duguna islatuko dut:
2015/10/13



Gaurko lehenengo klasean, bakoitzaren ikasle fitxa egin dugu eta segidan IKTren inguruan galdera batzuk burutu ditugu.



Ondoren. bigarren saio praktikoan, egindako galdetegia guztion artean zuzendu dugu, IKT inguruko ideia batzuk landuz. Horretarako, egelan eskegita dagoen PowerPoint bat erabili dugu. Bertan, ordenagailuaren elementuak zeintzuk diren ikasi dugu, bereziki, kode digitalean oinarrituriko teknologiak. Ordenagailuaren bi osagarriak Harware eta Software dira eta bakoitza zer den esaten eta azaltzen aritu gara. Ondoren, ordenagailuetan egon daitezkeen eta dauden programen inguruan aritu gara (Open Office, microsoft office, nabegatzaileak...), baita zein motatako fitxategiak dauden ere (testu formatuak: doc, odt; soinu formatuak: mp3, wave, midi, mv; bieo formatuak: mega, avi, divx, mov, wmw; irudi formatuak: jpeg, gif, png, mb…). Baita, RAM eta ROM memorien arteko bereizketa eta ere egin dugu, bakoitzaren ezaugarriak azalduz. Josune irakasleak Software libre, irekiari buruzko ezberdintasuna ere argitu digu. Ondoren, Gmailaren eta Google Driven erabilitasuna zein den ikusi dugu. Klaseari amaiera emateko, eguneroko bat egin behar izan dugula azaldu digu irakasleak. Hemen, zer landu dugun eta landu dugunari buruzko hausnarketa bat egin behar dugula esanez.


Beraz, lehenengo saioaren inguruko hausnarketarekin hasteko, hainbat kontzeptu berri ikusi eta ikasi ditudala esan beharra dago. Beti entzun izan dira baina zer diren edo zertarako balio duten inoiz ez dut jakin. Egia esan, nahiko ez jakintsua naiz teknologia kontuetan eta horregatik, praktika saioak sano baliagarriak izan dira. Ezagutza berriak barneratu ditut eta gainera etorkizun batetan baliagarriak izango direnak. Horregatik, hasiera batean irakasgai honetan eskas eta ez hain gustura ibiliko naizela pentsatu arren, klasea amaitzerakoan guztiz baliagarria izan zaidanaren sentsazioarekin irten dut. Oraindik, arlo honetan asko ikasteko dudanez, guztiz baliagarria izango da irakasgai hau.
 2015/10/20


Hasieran, blog bat zer den, zertarako balio duen... hitz egiten aritu gara, ondoren blog bat sortu ahal izateko. Guzti hori buruz berba egin ondoren sortu dugu bloga. Ze gairen inguruan erabaki dugu sortu aurretik. Gelan gai desberdinak irten dira eta bakoitza berea hautatzen joan da. Nik zalantza asko izan arren azkenean Euskal Herriko mitologiaren inguruan aritzea burutu zait. Gai interesgarria iruditu zait hezkuntzan euskal ohiturak lantzeko aukera egokia iruditzen zaidalako eta etorkizun batean niretzako blog hau oso erabilgarria izan daitekeelako.

Sortzea errazena izan da baina osotu beharra dago. Ba horretan aritu gara. Erloju bat jarri diogu clocklink bidez. Etiketan jartzen ere ikasi dugu eta azkenik sarrera bat egin dugu eta blogaren inguruko laburpen txiki bat ere bai, bloga zeri buruz joango den jakiteko ikusten duen jendeak.

Egia esan, ez nuen pentsatzen blog bat egiteak horrenbesteko lana zuenik ezta inongo zailtasunik duenik. Baina konturatu naiz, ez naizela bat ere abila teknologia kontuetan. Beraz, gaurko klasea laguntasun handikoa izan da eta oso produktiboa.
 
 
2015/10/26


Gaur blogarekin jarraitu dugu. Hasteko, Microsoft Office Picture programa ezagutu dugu. Hau argazkiak editatzeko erabiltzen den beste programa bat eta gainera ohikoa ez denez programa hau erabiltzea oso interesgarria eta erabilgarria iruditu zait. Blogean zein beste edonon erabilgarria izango baita.


Ondoren, sarrera bat egin dugu youtubetik IKTn inguruko bideo bat igota. Hau eta gero, beste bideo bat youtubetik baina HTML kodea kopiatuta aldaketak egin ditugu ordenagailuan. Bideoa youtubetik hartu arren ez da linka bera jarraian kopiatu behar, baizik eta HTML aukeratu, kakotxei eman eta linka kopiatu.


Irakasleak youtube orrialdeaz aparte VIMEO ere badagoela azaldu digu. Bertan bideo interesanteak ere aurki daitezkeenez eta gure blogean sartzen direnak jarraian orrialde horretara joateko linka jartzen ikasi dugu. 

Lehen saioa amaitzeko, gure blogari lizentzia jarri diogu.

Bigarren saio praktikoan, proiektuari buruz hitz egin dugu.Lan egiteko taldeak sortu ditugu eta banaka testu bat irakurri banaka eta ondoko galderak erantzun ditugu:


  • Zer bururatzen zaizu?
  • Nolako jarrera adierazten du hiztunak?
  • Zein arazo azaleratzen du?


Galderak erantzun ondoren taldean bildu gara eta jarritako erantzunak partekatu ditugu. Ondoren, taldean lan egitearen abantailak eta desabantailak adostu ditugu guztion artean. Artikulu bat ere irakurri dugu: "Cómo enfrentarse a los jetas y a los pasotas" eta klasekide guztiok gure ideiak ematen egon gara. Baliagarria izan da nola jokatu behar dugun kontzientziatzeko balio izan digulako.


Amaitzeko, talde fitxa eta akta egin ditugu. Taldeko kideak mintzatzen aritu gara bakoitzaren lana zein izango den adosteko. Baita, lan eraginkorra izateko arauak adostu ditugu eta guzti hori eta gero egin ditugu bai talde fitxa eta bai gaurko akta.

Gaurko klasea guztiz produktiboa izan da. Talde lanean nola aritu behar garen kontzientziatzeko balio izan duelako alde batetik, eta bestetik, bloga osotzeko egin ditugun gauzatxoak ere beste zentzu askotan ere erabilgarriak izango direlako.

2015/11/10



Gaurko saioan testu akademikoak egiteko ezagutu behar ditugun funtzio batzuk lantzeko word-eko ariketa bat egingo dugu. Orrialdearen zenbakiak non eta zelan sartu, goiburuak nola jarri, estekak jarri... eta abar bezalako funtzioak ezagutuko ditugu.



Lehenengo, Josune irakaslea joan da wordeko funtzio guztiak azaltzen. Egia esan,
Eskerrak Josunek hasiera baten nola egiten diren azaldu dizkigun. Gauza asko egon dira aurretik jakin ditudanak baina beste asko ideiarik ere ez nuena. Horregatik oso baliagarria izan da. Binkulo eta markadore eta holakoak.



Hainbat gauza landu ditugu. Hasteko Ikuspegitik, erregela eta koadrikularen lerroak, eskemak ere ikusi ditugu zeintzuk testua mailakatzen laguntzen digute. Eta azkenik, dokumentuaren mapa ere bai. Hasieraren aldetik: lerrokatzeak, koskak, testua nola ordenatu, letra-motak, paragrafoak aldatu, tituluaren formatua, biñetak eta puntuak. Bestetik, hainbat gauza nola txertatzen diren ere ikasi dugu: portada, orri zuriak, orri jauziak, goiburuak eta oin orriak, taulak, formak eta grafikoak eta esteka eta markatzaileak.


Bigarren saioan aldiz, SITES bat sortu dugu. Taldeko sites izango da eta gure proiektuaren berri emango dugu bertan. GElako guztiok batera sortu dugu sites hori eta irakasleak esan bezala atondu dugu. Txukun utzi ostean, talde fitxan argazkiak jarri eta proiektuko egoeraren inguruan lan egiten hasi gara


Gaurko klasean ere zerbait berria ikas dut. Asko erabiltzen dudan WORD horren inguruan gainera. Nik pentsatzen nuen nahiko menperatzen nuela, baina konturatu naiz defenditu baino ez nintzela egiten.  
 

 2015/11/17

Gaurkoan taldeka aritu gara lanean. Kronograma bukatu gabe izanez gero, hura bukatu behar izan dugu. Ondoren, gaitasun digitalaren mapa eta proiektuaren informazioa azaldu dizkigu Josunek eta hauexek egin ditugu. Amaitzeko, delicious-ekikn aritu gara. Kontu bat egin eta hura nola erabiltzen den ikasi dugu. Gainera, hurrengo klaserako 7 link igo behar ditugu eta horietako biren inguruan fitxa bat bete behar dugu.


Proiektua aurreratzeko baliogarria izan da gaurko klasea, hainbat lan ditugunez honetaz aparte eta denbora gutxirekin gabiltzanez, guztiz aprobetxagarria eta egokia iruditu zait gaurko saioak proiekturako izatea.

   2015/11/24
Gaurko saioan, 5.6 puntua egina ekarri behar izan dugu, hau da, hirugarren egitekoa. Hala ere, jai egun ugari ditugunez, gaurko lehen saioan 5.8 puntua egiten hasi gara. Lehenengo zer egin behar dugun azaldu digu eta ondoren bakoitza bere taldearekin egin beharrekoa egiten hasi gara.

  2015/12/01
 DAL astea dela eta, oraingo astean ez dugu saiorik izan, beraz ez dugu ezer egin.


2015/12/08 
Zubia dela eta, beste saio bat galdu dugu eta ez dugu ezer egin. Hurrengo astean azken saioa izango da eta proiektuaren aurkezpenak egin behar izango ditugu.

2015/12/15
Gaurkoan, azken saioa izan da eta talde bakoitzak proiektuaren aurkezpena egin du. Beno, goizeko lehen saioan hiru taldek beraien Diziplina Arteko Lana aurkeztu digute. Egia esan, oso dibertigarria izan da eta interesgarria zeren beste ideia batzuk ikusteko aukera izan dugu.
Bestetik, bigarren klase saioan Josunek azken ikutuak egiteko hamar minutu utzi dizkigu eta proiektuak azaltzen hasi gara. Gure taldea izan da lehena eta ostean besteak etorri dira. Oso aurkezpen laburra egin dugu ea gainera, ez ditugu esan lanean jarri ditugun gauza guztiak. Gure akatsa hori izan den arren, hurrengorako badakigu nola egin behar dugun.



No hay comentarios:

Publicar un comentario