OHARRAK

HEMEN EUSKAL PERTSONAIA MITOLOGIKOEN INGURUAN INTERESGARRIAK DIREN BIDEO, IPUIN ETA GAUZATXOAK ARGITARAKO DITUT.


- Haurrekin lantzeko ipuin interesgarriak ttiklik.com aldizkarian aurki daitezke.




- Beste bideo interesgarri bat zein mari jankosaren ezaugarriak azaltzen dituen eta urtaroak ere landu daitezkeen.






- Hona hemen Mari jainkosari buruzko istoriotxo bat. Bideo honetaz aparte, mitologiaren inguruko bideoak ere ikusi ditzakezue ezker parteko goiko aldean klik egiten baduzue. Bertan, izaki mitologioei buruzko bideoez gain, euskal mitologiaren inguruko  informazioa ematen duten bieotxoak ikusi daitezke.


 - Haurrekin lantzeko bidotxo interesgarri batzuk. Martin txiki eta jentilak izenburua duen ipuintxo bat da. Umeekin lantzeko aproposa. Honek, badu beste zati bat, baina momentuz hau.



- Haurrekin honen antzerako antzerki bat landu daiteke. Ea interesatzen zaizuen.


Vimeon hainbat bideo interesgarri aurki daitezke euskal izaki mitologikoen inguruan. Gainera, euskaraz. Egin klik eta ikusi.

- BAKARNE ATXUKARROK eta IZASKUN ZUBIALDEk egineiko "Euskal mitologia haurreri kontatua" liburuan hurrengo ipuintxoa bezalako zenbait ipuin interesgarri aurki ditzakegu. Tartaloren inguruko ipuina da aukeratutakoa.


Tartalo begi bakarreko gizon itsusia bat omen zen, Tartaloetxean bizi zena, basoan, mendiz inguratuta. Esaten dute ardiak eta gaizki portatzen diren umeak janez bazkatzen zela.

Aldi batean, bi anaia basora joan ziren ibilaldi bat egitera, eta, konturatu zirenerako, Tartaloetxera iritsi ziren. Han jabearekin topo egin, eta ihesbiderik gabe gelditu ziren.

Tartalok anaiak esku banatan hartu, eta, barre algara izugarri batekin, honela oihukatu zien:

- Harrapatu zaituztet! Badaukat afaria gaur gauerako!!

Etxe barrura sartu zituen, eta, bi anaiak izkina batera bota ondoren, afaria prestatzeko sua piztu zuen. Bi anaiengana hurbildu zenean, anaia gazteenak honela galdegin zion Tartalori:

- Jan eginen gaituzu?
- Bai - erantzun zion Tartalok.
- Ez al zaizu iruditzen argalegia gaudela? Ez al da hobe lehenengo pixka bat gizentzea? Horrela, gero, zer jan gehiago izanen duzu! - esan zion gaztetxoak.

Tartalo pentsakor gelditu zen; berriz begiratu, eta honela erantzun zuen:

- Agian, zuzen zaude. Baina, ihes ez egiteko, bata bestearekin lotuko zaituztet, eta zuri, azkarrena dirudizunez, eskuko hatzean eraztun magiko bat jarriko dizut.

Horrela ba, bi anaiak kate luze batekin lotu zituen Tartalok, eta, gazteenari eraztun magikoa jarri ondoren, lotara joan zen.
Eraztuna benetan zen magikoa. Bi anaiak mugitzen ziren guztietan, honela esaten zuen etengabe:

- Hemen nago, hemen nago!

Orduan anaia gazteenak honela esan zion zaharrenari:

- Hemendik ihes egin behar diagu; bestela, munstro basapizti honek jan eginen gaitik.
- Baina nola ihes? - galdetu zion anaia zaharrenak -. Mugitu bezain pronto eraztuna zalaparta batean hasiko duk, eta Tartalo esnatuko dik.
- Ideia bat zeukaat- esan zuen gazteenak -, baina kasu egin beharko didak.

Anaia gazteena poliki-poliki eta isil-isilik mugitu zen, ez baitzuen eskua mugitu nahi. Haren gogoa zen su ondora joatea, baina urrunegi zegoen.

- Ken itzak jantzita dituan arropa guztiak, eta tapa ezak nire eskua kendutako arropekin. Nik gauza bera eginen diat nire arropekin; horrela, eraztunetik ateratzen den ahotsa ez duk horrenbeste entzunen! - esan zion anaia gazteak zaharrari.

Arropak erantzi ondoren, arrastaka, suraino iritzi ziren, eta bertan zegoen burdina bat hartu zuten, tartalo lo zurrungan zegoela. Gero, sutan jarri zuten ongi gorritu arte. Burdina gorritu zenean, Tartaloren ondora joan ziren biak, eta burdina gorritua kopetako begi bakarrean sartu zioten indarrez.

Tartalo, harriturik eta minaren minez, oihuka hasi zen. Ohetik itsu zutitu, eta bi anaiak harrapatu nahian hasi zen, baina, anaiak oso arinak zirenez, Tartaloren esku kolpeak saihesten zituzten. Hala, behinik behin, beren buruak ardi larruz estali, Tartaloetxean zeuden ardiei ataka ireki eta kanporantz bidali zituzten, eta gero, ardi artera sartu ziren. Tartalo atearen erdian jarri zen itsu, baitzekien bi anaiek handik pasatu behar zutela kanpora aterako baziren. Alabaina, ardi larruekin ziria sartu zioten, eta nolabait ere kanpora atera. Halako batean, ordea, eraztun magikoa honela hasi zen:

- Hemen nago! Hemen nago!

Tartalok atzetik segitu zien, ahotsa non entzun hara eginez. Azkenean, lehen egin zuten bi anaiek lasterka, eraztunak ereta berari eusten ziola:

- Hemen nago! Hemen nago!
- Ken ezak eraztuna - esan zion anai zaharrenak gazteenari.
- Ezin diat! - erantzun zion gazteenak.
- Orduan hatza moztu beharko duk! Tartalo atzetik diagu! Harrapatzen bagaitu, jan eginen gaitik!

Gauzak horrela, anaia gazteenak hatza moztu, eta errekara bota zuen.

- Hemen nago! Hemen nago!- jarraitzen zuen eraztunak.

Ahotsari jarraiturik, Tartalo, begi bakarreko gizon itsusia, errekara erori, eta hantxe ito zen betirako.

Hurrengo bideo hau guztiz interesgarria da. Olentzeroren inguruko haurrentzako eginiko filma da. Izenburua "Olentzero eta iratxoen jauntxoa" da. Hemen jarritako bideotxoa erdaraz izan arren, euskeraz aurki daiteke. Hala ere, youtuben olentzeroren inguruko hainbat bideo aurki daitezteke. Ea gustuko duzuen

No hay comentarios:

Publicar un comentario